Euskal Herriko hainbat herritan egin zuen Soziolinguistika Klusterrak, 2021eko udazkenean, euskeraren erabileraren kale neurketa. Eta Astigarragan ere egin zuten neurketa, jakiteko herriko kaleetan zenbat erabiltzen den euskera, zeinek gehien eta gutxien, nolakoa izan den bilakaera...
Orain, neurketaren emaitzak aurkeztuko dituzte jendaurrean: saio irekia egingo dute datorren ostegunean, urriaren 13an, arratsaldeko 18:30etan Erribera kulturgunean. Olatz Altunak, ikerlanaren zuzendariak, emango du datuen berri.