Urumea ibaira iristen den hondakin kopuru haundiak, uraren kalitateari eta ibilguari eragiteaz gain, ekosistema autoktonoari ere eragiten dio, «animaliei zein landareei» ziurtatu du Astigarragako Udalak. Horregatik, ibai garbiketaren helburua kalteak murriztea eta habitataren baldintzak hobetzea da. Aldi berean, ibaia garbi eta txukun jarri nahi dute, herritarren eskura.
Abuztuan egindako garbiketa ekarri du gogora Astigarragako Udalak: «udan egindako garbiketan gehien bildu zen hondakin mota boluminosoa izan zen, 562,520 kilogramo.
Hurrengo garbiketak
Hurrengo garbiketa, hilabete honetan egingo da. Udalak Urzain enpresa kontratatuta dauka bi hilean behin garbiketa horiek egiteko urtea amaitu arte.
Mota guztietako zaborra bildu zuten.