Jaime Romero, Munduko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 8a, 00:00

Pistako Munduko Txapelketan ariko da Jaime Romero astigartarra, datorren astean Frantziako Saint-Quentin-en-Yvelinesen, Espainiako selekzioak deituta. Taldekako pertsekuzio proban hartuko du parte: asteazken eguerdian izango dute sailkapen proba, arratsaldean aurreneko erronda, eta ostegun arratsaldean izango dira finalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!