Lagunarteko apustu polita jokatuko dute, gaur eguerdian, Alorrenea sagardotegiaren kanpoaldean. Aurrez aurre ariko dira Egoitz Olarra astigartarra eta Axel Larrañaga hernaniarra, aizkoran, 12:30etan hasita.
Ez dute lan berbera osatuko bi lagunek, dena den. Aizkoran arituagoa izanik, zortzi kanaerdiko moztu beharko ditu Larrañagak, eta lau kanaerdiko Olarrak. Lan bikoitza izango du Larrañagak, beraz, eta nabarmen bizkorrago moztu beharko du enbor bakoitza, apustua irabazi nahi badu.
Apustua borobiltzeko, bazkaria egingo dute ondoren, sagardotegian bertan