Zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 6a, 00:00

Denera, 12 saio izango dira: sei euskeraz eta sei gaztelaniaz. Ostegunetan dute hitzordua, 17:15etan.

Emakumeon Etxeak martxan jarriko du, gaurtik, zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa. Guztira, 12 saio egingo dituzte, erdiak euskeraz eta beste erdiak, berriz, gaztelaniaz. Eta arrakasta izan du ikastaroak, bi taldeak beteta baitaude dagoeneko, eta plaza librerik ez da gelditzen.

Saio guztiak ostegunetan izango dira, Kultur Etxe zaharrean, 17:15etatik 18:45etara bitartean. Gaur, euskerazko taldearen txanda izango da. Bide batez, honako hauxe da euskerazkoen egutegia: urriak 6 eta 20, azaroak 3 eta 17, abenduak 1 eta 15. Gaztelaniazkoek, berriz, egutegi hau dute: urriak 13 eta 27, azaroak 10 eta 24, eta abenduak 8 eta 22. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!