'Kutsidazu bidea Ixabel' musikala larunbatean, Erribera kulturgunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 6a, 00:00

'Kutsidazu bidea Ixabel' musikaleko zenbait protagonista.

20:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude 'astigarraga.eus'-en eta Erriberako leihatilan. 

Joxan Sagastizabalen Kutsidazu bidea Ixabel nobela Erribera kulturguneko oholtza gainera igoko da larunbatean. Hain zuzen ere, formatu musikalean aurkeztatuko du Demode konpainiak, Patxi Barcoren zuzendaritzapean. 

 

Sarrerak salgai, Erriberan eta 'astigarraga.eus' webgunean

Iluntzeko 20:00etarako jarri dute hitzordua, eta sarrerak salgai daude dagoeneko astigarraga.eus webgunean: helduenak 10 euro balio ditu eta haurrenak, berriz, 5 euro. Erribera kulturgunean ere badago sarrerak erosteko aukera, arratsaldez. Gainera, egunean bertan ere erosi ahal izango dira kulturgunean, emanaldia hasi baino ordubete lehenago. 

Barcoren musikalak, umorearen, maitasunaren eta abesti dantzagarrien bidez, kontatzen du baserri batera euskera maila hobetzera joaten den Juan Martin gazte donostiarraren istorioa. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!