Santiomendiko errepidea itxita, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 2a, 00:00

Santio Zeharreko bihurgunean zabaltzeko lanak duela haste batzuk hasi ziren. Lanak amaitzear daudela azaldu du Astigarragako Udalak, eta orain asfaltatze lanak falta dira. Horregatik, Santio Zeharrean lanean ari diren lekuan errepidea itxiko da, bihartik. Urriaren 7ko goizeko 08:00ak arte mantenduko da itxita. Beraz, egun horietan ezin izango da bide horretatik Santiomendira igo. Horrez gain, Donostia ibilbideko hiritartze lanak, etzi hasiko dira, baina errepidea ez da moztuko urriaren 10era arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!