'Harribitxiak errepidean' dokumentala gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 2a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da proiekzioa, eta amaituta mokadutxoa egongo da, Erriberako terrazan. 

Gaur, 'Emakumea eta kirola' egitasmoari amaiera emango diote astigartarrek, Harribitxiak errepidean dokumentalaren proiekzioarekin. Motelak txirrindulari taldeari buruzko dokumental emanaldi hau, arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Erriberako aretoan. Guztira 20-25 minutuko iraupena izango du eta antolatzaileek ziurtatu dute euskerazko dokumentala dela, gaztelaniaz azpititulatua izanik. Proiekzioa amaituta, Erriberako terrazan «mokadutxo eder batez» gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. 

 

Eskertza,
Motelak taldeari

Astigarragako herriak, Motel txirrindulari taldeari eskertza egin nahi izan dio, «bere garaian urratu zuen bideagatik». Eta nabarmendu dute, Harribitxiak errepidean dokumentala Astigarragako Motelak txirrindularitza elkartean, 80 eta 90 hamarkada artean aktibo egon zen neska taldeari buruzko dokumentala dela: «txirrindulari eta emakume gisa izandako bizipenak, emozioak, zailtasunak eta esperientziak jasotzen dira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!