Lizeaga sagardotegia garaile, 21garren Sagardo Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 2a, 00:00

Giro ederrean egin zuten finaleko bazkaria.

134 punturekin lehenengo postuan gelditu da Lizeaga sagardotegia; 132 punturekin, bigarren postuan gelditu da Goikoetxea sagardotegia; eta hirugarren postuari eutsi dio, Zabala sagardotegiak, 131 punturekin. 

Joan den urtean Kizkia taldeak ez zuen Sagardo txapelketarik antolatu, koronabirusa medio. Hala ere, aurten, sagardoaren aldeko apustua egin dute berriro, eta 21garren sagardo txapelketa antolatzea lortu dute, Astigarragako Gure Izarra elkartean. Hilabete osoan zehar aritu dira sagardo txapelketan buru belarri eta ondorengo egunetan egin zituzten sailkapenak: irailaren 7an, 14an eta 21ean. Joan den asteazkenean jokatu zen finala, eta Astigarragako Lizeaga sagardotegia izan da irabazlea, 134 punturekin. Bigarren postuan gelditu da Lizartzako Goikoetxea sagardotegia 132 punturekin, eta hirugarren postuan, berriz, Adunako Zabala sagardotegia, 131,5 punturekin. 

Beste astigartar bat ere bazen finalisten artean: Alorrenea. Laugarren gelditu zen, 128 punturekin.

15 sagardotegik hartu dute parte, txapelketan 

Denera, Gipuzkoan banatuta dauden hamabost sagardotegik parte hartu dute sagardo txapelketan: Zabala eta Aburuza (Aduna), Urdaira (Usurbil), Eula (Urnieta), Izeta (Aia), Lizeaga, Petritegi, Rezola, Larrarte eta Alorrenea (Astigarraga), Astiazaran eta Kalonge (Donostia), Ohiarte (Zerain), Goikoetxea (Lizartza), eta  Akarregi (Hernani).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!