Jaime Romero, Munduko Txapelketari begira

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 1a, 00:00

Jaime Romero, selekzioarekin.

Espainiako selekzioak deituta, kontzentrazioa egingo du gaurtik urriaren 7ra Mallorcan, Mundiala prestatzeko.

Pistako Europako Txapelketan hartu zuen parte Jaime Romero astigartarrak, elite mailan, abuztuan Munichen; eta dena ondo bidean, Munduko Txapelketan ere izango da, urriaren 12tik 16ra, Parisen.

Izan ere, Espainiako selekzioaren deia jaso du berriro, eta gaurtik urriaren 7ra kontzentrazioa egingo du Mallorcan, hautatutako gainerako txirrindulariekin batera. Munduko Txapelketari begira, azkeneko prestaketak egitea da egonaldiaren helburua. Aurreko astean, beste kontzentrazio bat ere egin zuen astigartarrak selekzioarekin, irailaren 19tik 26ra Valentzian.

Romerorekin batera, beste bi gipuzkoar ere hautatu ditu Espainiako selekzioak, Pariseko Munduko Txapelketan lehiatzeko: Ekain Jimenez oiartzuarra eta Eukene Larrarte tolosarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!