Hirugarren adinekoentzat musika saioak antolatu ditu Norberto Almandoz Musika Eskolak. Urriaren 6tik abenduaren 15era izango dira, ostegunetan, 11:30etatik 12:30etara. Gaur arte eman daiteke izena, 10 euroan: musika eskolan, 943 55 73 40 telefonoan, edo idazkaritza@name.eus helbidean.