Hazkuntza saio berezia eskainiko dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 29a, 00:00
'Aztarnak' dokumentala jarriko dute saioan.

Emakumeon Etxean izango da, 17:00etan hasita, eta 'Aztarnak' dokumentala ikusi eta landuko dute. 

Hainbat ekintza aurkeztu ditu Emakumeon Etxeak, aste honetarako. Atzo eta herenegun, biodantza eta elektrizitate tailerreko lehenengo saioa izan zituzten. Eta, martxa hori hartuta, hazkuntza saio berezia antolatu dute biharko. 

«Ekintza mistoa» izango de­la aurreratu dute antolatzaileek. Hain justu, Maru Soloresek zuzendutako Aztarnak dokumentala proiektatuko dute, eta, ondoren, ikus-entzunezkoa komentatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Arratsaldeko 17:00etan jarri dute horretarako hitzordua, Emakumeon Etxean bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!