Gaur izango da buruko osasunaren inguruko hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 26a, 00:00

Buruko osasun arazoak dituzten pertsonei buruz, hitzaldia antolatu du Agifes elkarteak Astigarragan. Gaur bertan izango da (eta ez bihar, atzoko Kronikan argitaratu bezala), arratsaldeko 18:00etan Erriberan. Zehazki, landuko dituzte pertsona horiei babes juridikoa emateko hartu daitezkeen neurriak, gai horretan adituak diren bi hizlarirekin: Pedro Pardo, Euskadiko Buruko Osasunaren Federazioko aholkulari juridikoa; eta Esther Ezponda, Agifeseko zuzendaritza batzordeko kidea eta abokatua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!