Iaz Kanboko otxoteen jaialdiaren bertsio murriztuan parte hartu eta gero, Eragiyok Astigarragako gizonen abesbatza, Kanboko otxoteen jaialdira itzuliko da gaur. Oraingoan jaialdiak bere ohiko formatua berrartuko du, eta bi egunetan ospatuko da, guztira sei zortzikote bilduta.
Lehenengo egunean aritzea egokitu zaio Eragiyoki eta Baionako Aizkoarekin eta Bilboko Jatorki Abots Zuriak otxoteekin abestuko du San Laurendi elizan gaueko 21:00etatik aurrera.
Aizkoa aspaldiko ezaguna eta laguna da Eragiyokentzat. Bestalde, Jatorki Abesbatzarekin lehen aldiz arituko da Eragiyok. Kontzertu honetarako mota askotariko kantuak aukeratu ditu abesbatza astigartarrak.
Etzi, Irunen hitzordua
Asteburuan honetan bertan, etzi Irunera joango dira Eragiyok abesbatzako kideak. San Bizente Paul Eskolaren mendeurrena dela eta, itxiera ekitaldia ospatuko dute. Horren ostean, urriaren 7tik 9ra arte Frantziako Châtel Guyon herrira desplazatuko da Rencontres Internationales de Voix d’Hommes jaialdian bi kontzertu emateko