Gimnasia saioa bihar, Joseba Barandiaran plazan

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 21a, 11:29

Mugikortasun Astearen barruan, gimnasia saioa izango da bihar, goizeko 10:30etatik 11:30etara. Joseba Barandiaran plazan jarri dute horretarako hitzordua. Hori bai, euria eginez gero, frontoian izango da. Gainera, aurreratu dutenez, edonork parte hartu dezake ekintzan. Horrez gain, egitaraua jarraituta, Reziklantes emanaldia eskainiko da ondoren, Erribera plazan, arratsaldeko 19:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!