Txirrindulari astigartarrak protagonista izan dira asteburuan txirrindularitzan. Pistako probetan aritu dira Jaime Romero, Xabier Mikel Azparren eta Telmo Semperena, Bartzelonan. Nazioarte mailako Bartzelona Hiria Sari Nagusian espezialista onen aurka aritu dira eta Xabier Mikel Azparren nagusi izan zen omnium proban.
Euskalteleko txirrindulariak errepidetik pistara egin zuen jauzi eta ezin hobeto aritu zen, batez ere puntuaketan. Bertan lortutako puntuek eman zioten garaipena txirrindulari astigartarrari. Telmo Semperena izan zen zazpigarrena eta Jaime Romero zortzigarren sailkatu zen. k