Joan den urtean zabaldu zuten pump track pista, Arrobitxulo auzoan; eta ordutik, asko eta asko izan dira bizikletan, skate gainean, patinetan zein patineteekin gerturatu direnak, gorabeheraz eta bihurgunez betetako ibilbidean ondo pasa eta abileziak erakustera. Pista inauguratu zutenean, ikastaroak eskaini zituzten bertan, bizikletarekin oinarrizko teknikak lantzeko. Eta berriro egingo dute ikastaroa orain: gaurtik osteguneraa eskainiko dute, lau egunez, 18:00etatik 19:00etara. Bizikletan trebatzeko ikastaroa izango da, eta 2013an edo lehenago jaiotakoek hartu dezakete parte.