Gaur bi kultur ekintzek hartuko dute nagusitasuna Astigarragan. Arratsaldeko 18:00etan, Emakumeak eta kirola egitasmoaren baitako dokumental proiekzioa eskainiko da. Hijas de Cybisca izango da dokumentala, eta sarrera doakoa da. Horrez gain, arratsaldeko 20:00etan, Elaia Diazek eta June Monterok, kontzertu akustikoa eskainiko dute, Andre Gobadarien parkean, eta euria eginez gero, Erriberako atarian. Sarrera doakoa da.