Astigarragako Udalak gabonetako argiak jarri ala ez galdetuko die, herritarrei

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 16a, 00:00

Modu telematikoan egingo dute kontsulta, eta parte hartzeko epea gaurtik irailaren 23ra bitartean izango da. 

Gabonak hurbildu ahala, Astigarraga Udalak urteroko eztabaida jarri nahi izan du mahai gainean: Gabonetako argiak instalatu ala. Horregatik, aurten dilema horrekin amaitzeko asmoak, Udalak zuzenean galdera herritarrei plazaratzea erabaki du: «astigartarrek Gabonetako argiak jartzea nahi al dute?». 

Aurreikuspenen arabera, herria urtero bezala argiztatzean gutxi gorabehera, 15.200 euro inguruko kostua duela nabarmendu du Udalak. 

Astigartarren iritzia jakiteko asmotan, kontsulta telematikoa jarri du abian Astigarragako Udalak. Astebetez egongo da martxan, gaurtik irailaren 23ra, eta herritarren beren iritzia eman ahal izango dute: «Gabonetako argiak bai» edo «Gabonetako argiak ez». Galdeketa loteslea izango da, eta Udalak herritarren erantzunak eta iritzia hartuko ditu kontuan Gabonetako argiak jarri edo ez erabakitzeko garaian. 

Galdeketa modu telematikoan bete behar da, ondorengo estekan aurkitu daiteke: astigarraga.eus/eu/parte-hartu. Hala ere, botoa telematikoki ezin dutenek eman, Erriberako harrerara jo dezakete, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 17:00etara. Amaitzeko, Astigarragako Udalak dio, 2006an edo lehenago jaiotakoek eta Astigarragan erroldatuta daudenek eman dezaketela bozka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!