'Aquafit' ikastaroa, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 15a, 00:00

Gaur Aquafit ikastaroa eskainiko dute emakume helduentzat, kiroldegian. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara iraungo du jarduera honek, eta izena emateko kiroldegitik pasa behar da. Bihar, berriz, berriro ere Aquafit ikastaroa egingo da, baina nerabeei zuzenduta. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean izango da ikastaroa, kiroldegian. Kasu honetan, izenematea Astigarragako Gaztelekuan egin behar da. Ikastaroaz gain, bihar, Hijas de Cynisca (El deporte femenino habla por la igualdad) dokumentala proiektatuko dute Erriberan, 18:00etan, eta bertaratzeko ez da izena eman behar. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!