Emakumea eta kirola erdigunean jartzeko, makina bat ikastaro

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 12a, 00:00

Ostiralean Hijas de Cybisca (El deporte femenino habla por la igualdad) dokumentala proiektatuko dute, arratsaldeko 18:00etan, Erriberan.

Pasa den astean eman zioten hasiera Emakumeak eta kirola ekimenari Astigarragan: «emakumeen kirola sustatzeko, kirolari eta kirolariei ikusgarritasuna emateko asmotan». Bi ekintza egin dira oraingoz, eta martxa jarraitzeko, aste honetan zehar, jarduerek jarraipena izango dute. Ostegunean, Aquafit ikastaroa eskainiko dute helduentzat, eta hau emakumeentzat zuzendutako saioa izango da. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara iraungo du jarduera honek, eta izena emateko kiroldegitik pasa behar da. 

Ostiralerako, berriz, berriro ere Aquafit ikastaroa egingo da, baina nerabeei zuzenduta. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean izango da ikastaroa, kiroldegian. Kasu honetan, izenematea Astigarragako Gaztelekuan egin behar da. Ikastaroaz gain, ostiralean, Hijas de Cynisca (El deporte femenino habla por la igualdad) dokumentala proiektatuko dute Erriberan, arratsaldeko 18:00etan, eta bertaratzeko ez da izena eman behar. 

Iganderako, Urumea bailarako nesken lagunarteko eskubaloi txapelketa antolatu dute, Astigarragako kiroldegian. Bertan eskualdeko 6 taldek jokatuko dute, eta egun osoko ekintza izango da. 

 

Zaintza zerbitzua eskainiko da, aurrez abisatuta 

Jarduera horietako batzuetan adingabeak zaintzeko zerbitzua eskainiko da. Zerbitzua behar izanez gero, Berdintasun sailarekin harremanetan jarri behar da jarduera baino gutxienez bi egun lehenago, helbide honetara idatziz: berdintasuna@astigarraga.eus, edota telefono honetara deituz: 943 505 701.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!