Astigar Dantza Eskolan matrikulatzeko egunak, irailaren 14an eta 15ean

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 10a, 00:00

Zazpi urtetik gorako astigartar dantzariek datorren asteazkenean eta ostegunean, irailaren 14an eta 15ean, izango dute Astigar Dantza Eskolan matrikulatzeko aukera. 19:00etan jarri dute horretarako tartea, Astigar Elkartean (Santio zaharra, Mirasol behea). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!