Kizkia taldeak antolatutako 21garren Sagardo txapelketa, Gure Izarran

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 7a, 00:00

2019an Aburuza sagardotegiak irabazi zuen Kizkia Taldeak antolatutako sagardo txapelketa.

Sailkapen egunak izango dira gaur, irailaren 14ean eta 21ean. Final bazkaria, berriz, hilaren 28an egingo da, Gure Izarra elkartean. 

Azken urteetan Covid-19aren eraginez, Kizkia taldeak ez du sagardo txapelketarik antolatu, baina aurten sagardoaren aldeko apustua egin dute, eta 21garren sagardo lehiaketa antolatu dute, Astigarragako Gure Izarra elkartean. 

Taldeko partaideak, beste behin ere, Gipuzkoan banatuta dauden hamabost sagardotegi ezberdinek egindako sagardoak dastatzeko aukera izango dute. Horretarako, hiru egun ezberdinetan sailkapenak egingo dira, eta sei sagardok lortuko dute finalerako txartela. Gaur izango da lehenengo sailkapen eguna, eta gainontzekoak ondoko egunetan izango dira: irailaren 14ean eta 21ean, eta finala 28an jokatuko da. 

Taldekideek beste urteetan erabilitako pausu berdinak jarraitu beharko dituzte, eta aurten Kizkia taldeak antolatutako 21garren sagardo txapelketan parte hartuko duten sagardotegiak honakoak izango dira: Zabala eta Aburuza (Aduna), Urdaira (Usurbil), Eula (Urnieta), Izeta (Aia), Lizeaga, Petritegi, Rezola, Larrarte eta Alorrenea (Astigarraga), Astiazaran eta Kalonge (Donostia), Ohiarte (Zerain), Goikoetxea (Lizartza), eta  Akarregi (Hernani). 

 

Hilaren 28an, bazkaria eta finala 

Irailaren 28an jokatuko da final bazkaria, Astigarragako Gure Izarra elkartean. Beraz, bertaratu nahi duenak deitu dezala 616 694 684 telefono zenbakira. k
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!