Etzi, Skate tailerraz gozatzeko aukera izango dute Astigarragako emakumeek, eta arratsaldeko 18:00etan jarri dute horretarako hitzordua, Erriberako erakusketa aretoan. Bertan, Erika Caballero eta Amets Castrejana izango dira, haien pasarteak eta esperientziak kontatzen. Halaber, antolatzaileek, parte hartzeko asmoa dutenei materiala ekartzeko eskatu diete.