Irailean, 'Emakumeak eta kirola' eta Sagar Uzta Jaia

Kronika - Erredakzioa 2022ko ira. 3a, 00:00

Sagar Uzta Jaia irailaren amaieran izaten da.

Agenda Astigarragan beteta dator emakume kirolariaren protagonismoarekin.

Udako Oporrak amaituta Astigarragan kultur agenda potoloa prestatu dute bi protagonista nagusirekin. Alde batetik Emakumeak eta kirola jardunaldiak antolatuko dira irailaren 8an hasi eta 24ra bitarte eta bestetik 22garren Sagar uzta jaia antolatuko da. 

Emakumeak eta kirola jarduerak emakumeentzat bakarrik dira eta denetarik antolatu da. Orientazio proba, skate hitzaldia eta jarduera praktikoa, aquafit ikastaroa, piraguan jeitsiera Olatz Alkortarekin, eskubaloi txapelketa eta pala txapelketa izango dira. Gainera hitzaldiak ere eskainiko dira Amatasuna eta kirola aztertzeko, Leire Olaberria txirrindulari ohiarekin eta Emakumea eta kirola gai hartuta Oihana Blanco eta Olatz Alkorta kirolari astigartarrekin. Dokumentalak nahiago dituztenentzat Hijas de Cynisca eskainiko da Erriberan irailaren 16an.

 

Irailaren 25ean, Sagar Uzta Jai eguna

Aurten 22garren edizioa beteko du Sagar Uzta jaiak. Bost egunetan antolatuko dira ekintzak eta irailaren 25ean, igandean, izango da egun haundia. Irailaren 22an, ostegunean hasiko dira motorrak berotzen pintxo potea eta elektrotxarangarekin. Irailaren 23an erakusketa eta dastaketak izango dira, irailaren 24an sagar bira egingo dute eta 25ean Foru plazan festa lehertuko da goiz osoko egitarauarekin. Amaitzeko, irailaren 30ean, sagardoa gustoko dutenek zita dute Bukoi tabernan sagardo dastaketa batekin. 

 

Hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalak...

Emakumearen inguruan, kirolaz gain, hainbat dokumental eta hitzaldi ere eskainiko dira irailean zehar. Gure Hots dokumentala, Magma Mia bakarrizketa, Minbizia aukera berria hitzaldia... eta kontzertuetan Elaia Diaz eta Iune Montero  astigartar gazteen musika akustikoa azpimarratu behar da.

Oreka TX eta Norberto Almandoz musika eskolako talde baten kontzertua ere izango da Sagar uztaren Jaiaren baitan.

Astigartarrek galdu ezin duten beste zita Motelak dokumentala da. Astigarragako txirrindulari elkartearen inguruan, 80-90 hamarkadan, aktibo egon zen neska taldeari buruzkoa.

 

Astigarragako kultur agenda

 

Irailak 7 Gure Hots dokumentala. Emakumeon etxea. 18:30. Elebiduna. Sarrera: doan. Azken 40 urte hauetan euskal emakumeek lan munduan izan duten egoeraren erradiografia historikoa, gaur egun zer-nolako ondorioak eta eraginak sorrarazi dituen ikertzen duena.

Irailak 15 Ipuin freskagarriak. 17:00etan, Erriberako terrazan.Kontalaria: Lur Korta. Adina: 4 urtetik aurrera. Haurrak gurasorik gabe egon behar dira eta parte hartzeko gonbidapena eskatu behar da liburutegian aste berean.

Irailak 16 Hijas de Cynisca dokumentala. 18:00. Erribera kulturgunean. Hizkuntza: gaztelania. Sarrea: Doan. Emakumeak eta kirola egitarauaren barnean, Beatriz Carrerok zuzendutako dokumentala eskainiko da.

Irailak 16 Elaia Diaz&Iune Montero kontzertu akustikoa. Gobadarien parkea edo Erriberako atarian. Doan. Astigarragako bi gazteek beren ahots eta gitarrekin hainbat doinuren bertsioak eskainiko dituzte.

Irailak 21 Amatasuna eta kirola hitzaldia. Erribera kulturgunean. Hizkuntza: euskaraz. Leire Olaberria txirrindulariaren eskutik, Emakumeak eta kirola egitasmoko egitarauaren baitan. Emakumeentzat bakarrik.

Irailak 23 OREKA TX eta Norberto Almandoz musika eskolako talde baten kontzertua XXII. Sagar Uzta jaiaren egitarauaren baitan. 20:00etan. Kontxa Etxeberria plazan.

Irailak 24 Magma Mia bakarrizketa Bea Egizabalen eskutik.Emakumeon etxea. 18:00.Euskaraz. Sarrera: doan. Bakarrizketa feminista; militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizunak ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu.

Irailak 26 Minbizia, aukera berria hitzaldia. 18:00. Emakumeon etxea.Hizlaria: Estitxu Mendizabal.

Irailak 30 Emakumeak eta kirola hitzaldia. Oihana Blanco eta Olatz Alkorta. Astigarragako kirolariak gaztelekuko nerabeekin gaiaz solasean arituko dira, Emakumeak eta kirola egitasmoko egitarauaren baitan. 18:30. Gaztelekuan.

Urriak 2 Motelak dokumentala.Motelak Astigarragako txirrindularitza elkartea, 80-90 hamarkadan, aktibo egon zen neska taldeari buruzko dokumentala.Doan. Hizkuntza: euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. 19:00. Erribera kulturgunean.

 

Emakumea eta kirola

Irailak 8 Orientazio proba hirugarren adinekoentzat, Txomiñenea pilotalekuan. 10:30-12:30. Izen-ematea: Galtzaur erretiratuen elkartean.

Irailak 9 Skate hitzaldia eta jarduera praktikoa elebitan. Erribera Kulturgunean. 18:00-20:00. Izen-ematea: Emakumeon Etxean.

Irailak 15-16 Aquafit ikastaroa 17:00-19:00. Ostegunean helduentzat eta ostiralean nerabeentzat. Izen-ematea kiroldegian eta gaztelekuan.

Irailak 18 Eskubaloi Txapelketa eskualdeko nesken lagunartekoa, kiroldegian. Ordua zehazteke.

Irailak 23 Piraguan, Olatz Alkortarekin: Martutene-Astigarraga-Martutene. 16:00etan Donostiako Kayak elkartetik abiatuta. Izen-ematea eta informazioa kiroldegian.

Irailak 24, Pala Txapelketa herriko emakumeen artean. Ez dago izena eman beharrik. 17:00etan Txomiñenea pilotalekuan.

Jarduerak emakumeentzat bakarrik dira. Seme-alaben zaintza zerbitzua izateko, Berdintasun zerbitzuan jakinarazi, beranduenez bi egun lehenago. Antolatzaileak: Astigarragako Udala, Astigarragako kiroldegia, Mundarro elkartea, Emakumeon etxea, Galtzaur elkartea eta Herri eskola.

 

22. Sagar Uzta Jaia

Dolareetako lanen hasiera ospatzeko Sagardoetxeak, Astiko elkarteak eta Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte iraileko azken astean:

Irailak 22 19:00-21:00 Pintxo-potea eta Matraka Elektrotxaranga.

Irailak 23 17:00-19:00 Txalaparta tailerrak (*) Herri eskolako atarian, Joseba Barandiaran plazan eta Kontxa Etxeberria plazan.
19:00 Sagar dastatzea Kontxa Etxeberria plazan.
19:00 Sagar erakusketa eta dastatzea Kaizoku tabernan.

Irailak 24 09:30 Sagar-bira, Sagardotegi bidean familientzako mendi-buelta (*).

Irailak 25 09:30 Txirrisklako txistularien diana.
10:00 Sagar biltzea familiekin Sagardoetxeko sagastian (*).
11:00 Sagarraren kalejira. 
Sagarraren azoka Foru plazan.
11:30-14:00 Sagarraren azoka: erakusketa, dastatzea eta salmenta, sagardo eta muztio dastatzea eta saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak, herriko baserritarren produktuen salmenta eta trikitilariak.
11:30 Sagardogintzako lanak bertako familien laguntzarekin. 
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta 2022ko uztako lehen muztioarekin topa herrikoia.
14:30 Herri bazkaria.
17:15 Afizionatuen pilota partida.

Irailak 30 19:00-21:30 Sagardo dastatzea Bukoi tabernan.

* Izen-emateak eta informazioa: 943 550 575 - info@sagardoetxea.eus - www.sagardoetxea.eus

Argazki lehiaketak

- Sagar uzta photocalla: Irailaren 19tik 25era herriko hiru plazetan jarriko diren photocalletan ateratako argazkiekin.

Oinarriak eta informazioa: info@sagardoetxea.eus (943550 575).

- XIII. Sagar uzta argazki rally digitala. Irailaren 25ean 11:30etik 13:00etara

Oinarriak eta informazioa: info@sagardoetxea.eus (943550 575).

-Astigarragako komertzio txikia (argazki berriak eta zaharrak). Aurkeztekoa epea: urriaren 3tik 21era

Argazki irabazleak, sari jasotzeaz gain, 2022ko udal egutegian argitaratuko dira. Oinarriak ikusgai daude udalaren webean eta eskuragarri Erribera kulturgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!