Donostialdea Turismoak antolatuta, bisita gidatua egingo dute bihar Astigarragan, Santiomendi eta ekialdeko mugarriak ezagutzeko. Goizeko 09:30etan abiatuko dira, Murgia Jauregitik; eta lau orduko ibilaldia izango da. Partehartzea doakoa da, baina izena eman behar da: donostialdea@behemendi.eus helbidean, edo 656 705 243 telefonoan (gaur, 09:00-15:00).