Herenegun hasi zen Bidebitarte industrialdeko asfaltoa berritzeko lanen hirugarren fasea. Aurreratu dutenez, errepidea konpontzeko lanek hiru asteko iraupena izango dute. Beraz, irailaren 19rako amaituta egotea espero dute. Helburua izango da ingurua asfaltatzea, eta lanek iraun bitartean, errepidea ez da erabat itxiko. Gainera, tokiko enpresei ahalik eta kalte gutxien eragiteko, asfaltatze lanak asteburuetan egingo dira.