Kontzertua, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 30a, 00:00

Zuzeneko musikarekin gozatzeko tartea eskainiko du Astigarragako kultur agendak ere. Ostiral honetan, hain zuzen ere, kontzertu akustikoa izango da Andre Gobadarien ibai parkean, arratsaldeko 20:00etan hasita. Jade bikote musikala igoko da oholtza gainera, doako emanaldia eskaintzera. Euria eginez gero, Erriberan izango da kontzertua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!