Bisita gidatua larunbatean, Astigarragako inguruetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 29a, 00:00

Donostialdea Turismoak antolatuta, bisita gidatu bana egingo dute udaran, Buruntzaldeko sei udalerrietan. Eta larunbat honetan, Astigarragako inguruak ezagutzeko ibilbidea prestatu dute. Murgia Jauregitik abiatuko dira, goizeko 09:30etan, Santiomendi eta ekialdeko mugarriak ezagutzeko. Lau orduko ibilaldia izango da, eta «mugarik gabeko bistez gozatzeko aukera» izango dute partehartzaileek, «landaguneko eta gizatiartutako lurraldeak uztartzen diren ibilbide zirkular honetan». Partehartzea doakoa da, baina izena eman behar da aldez aurretik: donostialdea@behemendi.eus helbide elektronikora idatzita, edo 656 705 243 telefonora deituta (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara). Bisitarientzat ez ezik, bertakoentzat ere interesgarria dela nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!