Bidebitarteko lanen hirugarren fasea etzi hasiko da

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 27a, 00:00

Etzi hasiko da Bidebitarte industrialdeko asfaltoa berritzeko lanen hirugarren fasea. Errepidea konpontzeko lanek hiru asteko iraupena izango dute. Lehenik eta behin, obra zibilarekin hasiko dira: bide bazterrak garbituko dituzte, kunetak eta badiak konponduko dituzte, eta euri-uren saneamendua hobetzeko hodi eta hustubide berriak jarriko dira. Ondoren, fresaketa egingo da, eta azkeneko lana gunea asfaltatzea izango da. Lanek iraun bitartean, errepidea ez da erabat itxiko, eta tokiko enpresei ahalik eta kalte gutxien eragiteko, asfaltatze lanak asteburuetan egingo dira. Obrak 153.859 euroko kostua izango du (BEZik gabe), eta Asfaltia SL enpresak gauzatuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!