Aire librean musikaz gozatzeko bigarren aukera izango dute gaur Astigarragan, Jaime Alvarellosekin. Udalak hiru kontzertu akustiko antolatu ditu udarako, eta aurrenekoa hilabeteko lehenengo ostiralean izan eta gero, bigarrena dute gaurkoa, Andre Gobadarien ibai parkean, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Jaime Alvarellos ingelesez eta gaztelaniaz ariko da kantuan.