Unai Matak eta Ekain Lizeagak, Igoa eta Apezetxea aurrez aurre finalerdian

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 26a, 00:00

Antiguako pelota Txapelketan, Unai Mata eta Ekain Lizeaga bikoteak elite mailan, galdu egin zuen ligaxkaren bigarren partidua, 22-12, De la Fuente eta Iruritaren kontra. Emaitza honekin bigarren sailkatu dira bigarren multzoan eta finalerdietara sailkatzea lortu dute. Hodei Exposito astigartarrak ezin izan du sailkatu hurrengo fasera. Finalerdia datorren asteartean, abuztuaren 30ean, jokatuko da eta aurrez aurre Igoa eta Apezetxea izango dituzte. Partidu zaila, lehen multzoko onenen aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!