Donostiako Antiguo auzoko esku pelota torneoko bigarren partidua jokatuko dute gaur, 19:00etan, Unai Matak eta Ekain Lizeaga astigartarrak. Aurkariak, De la Fuente eta Irurita izango dira. Bi bikoteek beraien lehenengo partidua irabazi zuten Hodei Exposito astigartarra eta Ugartemendiaren aurka. Horren ondorioz, bi bikoteak elite mailako txapelketaren finalerdietara sailkatuta daude, baina lehenengo edo bigarren postuan zein geratuko den erabakiko da. Irabazleak beste taldeko bigarrena izango du aurkari finalerdietan eta bigarren sailkatuak beste taldeko aurreneko postuan sailkatu diren Igoa eta Apezetxea.