Peru Ruiz Cadizen ari da jokatzen

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 24a, 00:00

Peru Ruiz

Peru Ruiz futbolari astigartarra Cadizeko bigarren taldean jokatzen ari da aurtengo denboraldia. Cadizek, uztailean, Ruizen fitxaketa iragarri zuen bigarren RFEFko Mirandilla bere filialerako. Ruiz 2001ean jaio zen, Astigarragan, eta zazpi urtez aritu zen Realaren harrobian. Aurrelaria Tolosara joan zen, utzita, eta, ondoren, Suediako OIS Goteborgera. Realak lankidetza-akordioa du harekin. Ruizek, hurrengo bi denboraldietarako sinatu du, Cadizekin beste bi egiteko aukerarekin. Ruizek 21 urte ditu eta aurrelari errematatzailea da eta buruz ongi jokatzen du. Gainera gustoko du libre dauden eremuetara joatea. Presioan ere lana egiten du aurrelari astigartarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!