Lau eguneko egitarauaren ostean, atzo bukatu ziren Ergobiko jaiak. Laugarren eguna baserritarrena izan zen eta eguerdian azken idi dema proba izan zen. Ondoren, izan zen bazkari ofiziala menu goxoarekin, Dj Mikeltxi eta urezko puzgarri erraldoia jarri zuten arratsaldean umeen gozamenerako eta «sorpresak igerileku olinpikoan», eta su artifizialak jaiei amaiera eman zien. Datorren urtera arte agurtu zituzten auzoko jai kuttunak, eta pena haundiz gainera, ezin hobeak izan baitira aurtengoak. Jaietan jende asko ibili da aurten.