Ostiralean hasi ziren Ergobiko jaiak, eta ederki gozatu dute auzotarrek zein bertaratu direnek azken egunotan. Hiru eguneko gozamenaren ostean, laugarren eguna ospatu eta gaur amaituko dira festak. Datorren urtera arte agurtuko dituzte auzoko jai kuttunak, eta pena haundiz gainera, ezin hobeak izan baitira aurtengoak.
Gaurkoan, idi-demak irekiko du egitaraua, 11:00etan hasita. Ondoren, izango dira bazkari ofiziala menu goxoarekin, Dj Mikeltxi eta urezko puzgarri erraldoia, «sorpresa igerileku olinpikoan», eta su artifizialak jaiei amaiera emateko.
ERGOBIKO FESTAK
GAUR, Baserritarren eguna
11:00 Idi-demak. LVI. Ergobiko Sari Handia. Hiru partehartzaile arituko dira bata bestearen jarraian. Inaxio Telleria, Aitor Matxain eta Misiyua.
14:30 Bazkari ofiziala. Menua: fritoak, iberiko sorta, zapoa plantxan eta azpizuna letxuga entsaladarekin, edariak, Goxua eta kafea.
16:30 DJ Mikeltxi eta urezko puzgarri erraldoia.
23:30 Sorpresa Ergobiko plazako igerileku olinpikoan!
00:00 Su artifizialak.