Atzo hasi zen Tour de l' Avenir lasterketa, Frantzian. 23 urtez azpikoen kategorian, nazioarteko karrera entzutesuena da, eta bertan parte hartuko du Enekoitz Azparren astigartarrak. Espainiako Selekzioarekin ariko da datozen egunetan, abuztuaren 28ra arte.
Denera, astigartarrak bederatzi etapa izango ditu aurretik. Txirrindulariek Frantzia ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dute, azken etapan Saboiako eskualdera iritsi arte. Gaurkoari begira, 122 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, eta irteera zein helmuga La Roche-sur-Yon udalerria izango da, Loirerria eskualdean.
Azparrenekin batera, Espainiako taldea osatzen dute Igor Arrietak, Fernando Tercerok, Alejandro Francok, Jon Barrenetxeak eta Iván Romerok.