Xabier Mikel Azparren astigartarrak 119garren amaitu zuen Europako Txapelketan, atzo, Munichen. Espainiako selekzioarekin taldeko lanean aritu zen. Ibilbidea guztiz laua zen eta esprintean amaitu zen, Fabio Jakobsenen garaipenarekin. Jon Aberasturi arabarra izan zen espainiar selekzioko onena hamargarren postuan.