Pasa den asteko igandean moto istripu baten ondorioz hil zen Luken Laburu gazteak ezin hunkigarriagoa izan zen herri agurra jaso zuen ostiralean Emakumeen Plazan. Bertan bildu ziren Lukenen senide, lagun, ezagun eta astigartar ugari. Luken gerturik ezagutu zutenek hitza hartu zuten eta bere memoria oroitu zuten ekitaldian zehar. Jendetza bildu zen, zein estimatua zenaren erakusgarri nagusia.