Herri, hiri eta auzoetako festen garaia da hau, eta aste potentea izango dute aurretik astigartarrek. Santiomendiko jaiak eta San Roke jaiak ospatuko dituzte aurrena, datorren astelehen (abuztuak 15) eta asteartean, (abuztuak 16), eta horiek hartuko diete aurrea asteburuko Ergobiko festei.
Hirietako giroa gustukoago dutenek ere aukera zabala izango dute gaurtik aurrera, Donostiako Aste Nagusian.
Santiomendi, tradizioaren bidetik etorkizunera
Tradizioan mugitzen den auzoa da Santiomendi, eta hori ederki islatzen dute urtero, festetan. Goizeko 09:00etan hasiko dute festa dianarekin.
Goizak aurrera egin ahala, girotuz joango da auzoa. 11:30etan izango da ohiko tortila txapelketa. Sagardo dastatzearekin batera, bertaratzen diren guztiek jan ahal izango dituzte tortila pintxoak, beranduxeago.
Bitartean, zaldiak prestatzen hasiko dira, zaldi demarako; eta 12:00etan hasiko da ikuskizuna.
Auzotar guztiak bilduko dira, gero, mahaiaren bueltan, eta herri kirolek girotuko dute bazkalostea, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Aurten, gainera, desafio ikusgarria prestatu da. Julen Gabirondok eta Jokin Urretabizkaia 'Basozabal'ek neurtuko dituzte indarrak sega eta aizkora desafio mistoan. Euskal Herrian, segan eta aizkoran aritzeko prestaturik dauden bi kirolari baldin badaude, horiek Gabirondo eta Basozabal dira. Bai batek eta baita besteak ere, Euskal Herrian modalitate horietan egin diren azken bi apostuak irabazi zituzten. Hala ere, Santiomendiko desafioak ez du izango horrenbesteko garrantzirik. Erakustaldiaren kutsua gehiago izango du, apustuarena baino.
Eguna borobiltzeko, auzo afaria egingo dute.
San Roke ermitan, hurrengo egunean
Baina auzoko festak ez dira bertan bukatuko; izan ere, hurrengo egunean, asteartean, ermitan izango da giro aparta. Santiomendiko puntan ospatuko dute, beste behin, San Roke eguna.
Meza izango da aurrena, goizeko 11:00etan, eta elizkizuneko irteera Astigar dantza taldeko neska-mutilek alaituko dute. Ondoren, 14:00etan, egingo dute herri bazkaria (txartelak salgai daude Ikatza tabernan) eta Alaiki taldearen musikaren erritmora dantzatuko dute arratsaldean, festaren bukaerara arte.
Valecea su artifizialetan eta Izaro Saguesen
Donostiako Aste Nagusia gaur hasiko da ekintza ugarirekin. Su artifizialak Arabako Valecea etxeak botako ditu, Izarok kontzertua eskainiko du Saguesen, eta Igeldoko eta Uliako Harria txapelketak Trinitate plazan izango dira.
EGITARAUAK
DONOSTIA-ASTE NAGUSIA
GAUR
09:00-14:00 Euskal Herriko nekazal produktuen 9. azoka berezia. Loiola kalean.
09:00-20:00 Aste Nagusiko 17. Hondartza boleibol txapelketa. Zurriolako hondartzan.
11:00-14:00/16:00-01:00 Haurrentzako barrakak Urdaneta kalean.
12:00-03:30 Zurriola Stret food. Kursaaleko terrazak.
16:30-04:00 Barrakak Paseo Berrian.
18:15-19:45 Goazen kanoikadara. Trinitate plazatik.
18:25-19:00 Kanoikadaren erritmoan!!! Erdialdea.
18:30-21:00 Erraldoiak eta buruhandiak. Irteera Easo kaletik.
19:00-19:30 Festa hasierako kanoikada. Alderdi Eder.
19:00-21:00 Joselontxos txaranga. Parte Zaharra.
19:00-21:00 Taupada batukada. Parte Zaharra.
19:15-21:30 Igeldoko eta Uliako Harriak. Trinitate plaza.
19:15-22:30 Dantz Point: DJ,s. Aieteko Jauregia.
19:20-20:00 Gazte Nagusi Holi Fest. Erdialdea-Boulevardean.
20:00-21:00 Miren musika. Kursaaleko terrazan.
20:30-22:10 45.Txistulari alardea. Konstituzio Plaza.
22:45-23:15 Su artifizialen Nazioarteko lehiaketa. Valecea Piroteknia (Araba).
23:30-02:00 Gauardi orkestra, dantzaldia. Easo plaza.
23:30-00:00 Zezensuzkoen entzierroa. Miramar kaletik Boluevarderaino.
23:30-02:00 Festa Bengoa DJ-ak. Usandizaga institutuan.
23:30-01:00 Cliché. Boulevardeko kioskoa.
23:30-03:30 Kursaal gune zabala. DJ Gaua Oihan Vega. Kursaaleko terrazan.
23:30-01:00 Radio Rebelde Covers. Alfonso XIII plaza Ibaetan.
23:45-01:15 Izaro. Saguesen.
SANTIAGOMENDIKO JAIAK
ETZI, ABUZTUAK 15
09:00 Diana.
11:30 Sagardo eta tortilla lehiaketa.
12:00 Zaldi dema.
14:00 Bazkaria Larrarte sagardotegian.
18:00 Sega eta aizkora desafioa. Julen Gabirondo eta Jokin Urretabizkaia 'Basozabal'.
21:00 Auzo afaria.
Trikitilariak egun osoan zehar.
ABUZTUAK 16, ASTEARTEA SAN ROKE EGUNA
11:00 Meza.
12:00 Astigar elkarteko Dantzariak.
14:00 Bazkari herrikoia. Txartelak agortu arte salgai Ikatza tabernan.
17:30 Alaiki taldearen dantzaldia.