Emakumeon Etxeko ekintzetarako izena eman daiteke abuztuaren 29tik

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 10a, 00:00

Irailean hasiko dira ikastaro, ekintza, talde eta tailer ezberdinak.

Abuztuaren 28ra arte Emakumeon Etxea itxita egongo da, baina irailetik abendurako programazio zabala osatu dute. Honela, abuztuaren 29tik aurrera izenematea zabalik izango da Emakumeon Etxean bertan (astelehen, astearte eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara; eta asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 19:00etara), 648 417 157 telefono bidez edo emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidera idatziz. Ikastaroetan plazak mugatuak dira.

 

Ikastaroak, ekintzak, taldeak eta tailerrak abendura arte

Emakumeon Etxean hainbat ikastaro, ekintza, talde eta tailer programatu dira irailean hasi eta abendura arte, batzuk euskeraz eta besteak gazteleraz .

 

2022 iraila-abendua

PROGRAMA

IKASTAROAK

'Manos a la luz.' Elektrizitate ikastaroa. Gazteleraz, irailaren 28tik azaroaren 30era arte, astero. 17-00-20:00.

Beterri-Buruntzako Ekonomia Feminista eskola. Euskeraz urriak 1etik ekainak 3ra bi astean behin. Izen-ematea info@aragorputz.eus. Emakumeon Etxean 16:00-20:00.

EKINTZAK

Irristatzen diren emakumeak: skate tailerra. Irailak 9, 18:00 Erriberako erakusketa aretoan.

Beterri-Buruntzako Ekonomia Feminista eskolaren aurkezpena. Irailak 16, ostirala, 18:00, Emakumeon Etxean, euskeraz.

Emakumeon Etxearen urteurrena. Bazkaria, Magma Mia bakarrizketa eta askoz gehiago. Irailak 24, larunbatean egun osoko egitaraua.

'Minbizia=aukera berria', hitzaldia. Elebiduna, Estitxu Mendizabal, irailak 26, 18:00, Emakumeon Etxean.

'Gure Hots' dokumentala: Elebiduna, Arrate Fernández, urriak 7, 18:30, Emakumeon Etxean.

TALDEAK

Hazkuntza taldea: Amatasunaren alderdi emozionala lantzen. Elebiduna. Astelehenetan, irailatik 19tik aurrera, bi astez behin, 17:45-18:45 Emakumeon Etxean.

TAILERRAK

Biodantza ahalduntzeko: Emozioekin dantzan. Elebiduna. Irailak 13, 20, 27. 18:00-20:00. Emakumeon Etxean.

Zineforuma. Elebiduna. Urriak 21, azaroak 18 eta abenduak 16, 18:00, Emakumeon Etxean.

Sexualitatea bizitzako etapa ezberdinetan. Euskaraz, urriak 25, azaroak 22, abenduak 6, 18:00. Emakumeon Etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!