San Rokerako txartelak, salgai

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 8a, 00:00

Datorren asteartean, hilaren 16an, ospatuko da San Roke eguna Astigarragan. Hainbat ekintza izango dira Santiomendiko ermitan, eta salgai jarri dituzte dagoeneko bazkari herrikoirako txartelak. Ikatzan eskura daitezke, eta salgai egongo dira guztiak agortu arte. Helduenak 25 euro balio ditu, eta bazkalduko dute iberikoa, entsalada mixta, atuna parrillan, txerri saiheskia, postrea, sagardoa, kafea eta garagardoa. Haurrenak, berriz, 10 euroan eskuratu ahal izango dira, eta umeek bazkalduko dituzte kroketak, baserriko oilaskoa patatekin eta izozkia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!