Kontzertu akustikoa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 5a, 00:00

Abuztuko kultur agendaren barruan, Pauline eta Juliette bikote musikalaren kontzertu akustikoa izango da gaur, Andre Gobadarien Ibai Parkean. Arratsaldeko 20:00etan izango da, eta sarrera doakoa da. Euria eginez gero, Erriberako atarian izango da emanaldia. Bikoteak euskeraz eta frantsesez abestuko du, eta bigarren diskoko 12 abesti aurkeztuko ditu, world, afro eta folk musikarekin gozatzeko aukera emanez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!