Inkesta, Santioak baloratzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 4a, 00:00

Joan den astean amaitu ziren Santio Jaiak, eta oroitzapenak oraindik gertu daudela aprobetxatuta, jaien bueltako balorazioa egiteko inkesta sortu du Udalak. Azkar erantzuteko 11 galdera prestatu dituzte, eta betetzeko deialdia luzatu die herritarrei: «Inkesta hau betetzea asko eskertuko genizuke. Erantzunak oso baliagarriak izango zaizkigu 2022ko jaien balorazioa egiteko eta 2023ko jaiak antolatzeko». Eskuragarri dago esteka honetan: https://labur.eus/0v88g.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!