Eskolaz kanpoko hezitzaileentzat, deialdia

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 3a, 00:00

Lan-poltsa osatzeko epea irailaren 26an amaituko da. Interesa dutenek: 'gurasoelkartea@astieskola.eus'. 

Herri Eskolako Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko hezitzaileen lan poltsa zabaldu zuen 2022-2023 ikasturtean sor litezkeen beharretarako, eta eskabideak aurkezteko epea zabalik dago oraindik. Aurreratu dutenez, irailaren 26a izango da horretarako azken eguna.  

Besteak beste, hezitzaileak beharko dira antzerkirako, artisten txokorako, txalapartarako, munduko dantzetarako, yogarako, zirkurako eta eskola kirolerako. Ekintzak eguerdietan izango dira, bi txandatan banatuta: lehenena 12:00etatik 13:10etara eta, bigarrena, 13:10etatik 14:20etara.

Lan-poltsan izena emateko Curriculum Vitaea euskeraz aurkeztu beharko da gurasoelkartea@astieskola.eus helbide elektronikora. Mezuaren gaian lan-poltsa eta izen abizenak aipatu behar dira. Mezuan, berriz, eskatzaileak adierazi beharko du zein ekintzetan parte hartzea gustatuko litzaiokeen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!