Asteburu borobila Gure Izarrak, mendeurrenaren ospakizunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 3a, 00:00
Gure Izarrako bazkideak, gauerdian, San Inazio eguneko martxa abesten. Argazkia: Pastain

Denetarik egin dute bazkideek: besteak beste, ekitaldiak, afaria, abesbatzarekin batera kantu jira. 

Urte berezia da aurtengoa Gure Izarra elkartearentzat, eta, bereziki, aurrerantzean beti oroitzekoak ari dira izaten azken egun hauek. «Urteko astebururik garrantzitsuena izan da pasa dugun hau», kontatu dute bertako ordezkariek. «Elkarteko beteranoak omendu ditugu, San Inazio bezperan elkartea bete zen bazkideen afarian, igandean Eragiyok abesbatzak kantuz bete zituen Astigarragako kaleak...», zehaztu dute. Aurten, mende oso bat bete dutela ospatu du elkarteak, eta, horren haritik, hainbat ekintza eta ekitaldi prestatu dituzte. Santio Jaien hasierako txupinazoan, esaterako, elkartea izan zen aurtengo omendua.

Martxa hori hartuta, dagoeneko erabaki da elkarteko logo berriaren irabazlearen izena: Pilar Eraunzetamurgil. «Izarra mantendu nahi izan dut irudi aktualagoa irudikatzeko asmotan», kontatu du. «Marraztutako borobilekin asmoa izan da jendea irudikatzea, izarraren barrura, elkartean parte hartzera doazela irudikatuz». 

Erlazionatuak

Gure Izarra mendeurrena

Kronika - Erredakzioa 2022 abu 02 Astigarraga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!