Intermezzo enpresa astigartarraren ibilbide arrakastasuak ez du etenik. Berriki Tenerifeko operaren abesbatza titularraren lehiaketa publikoa lortu ondoren, konpainia gipuzkoarrak bere lidergoa sendotu du operaren sektore kultural korapilatsuan. 2004an sortu zenetik, Intermezzo hazi egin da, eta, une honetan, lan-sistema egonkor eta arrakastatsua garatu du.
Egun hauetan, aurrez aurreko entzunaldiak egiten ari dira denboraldi kanariarra egingo duen behin betiko taldea aukeratzeko. Abesbatza horrek denboraldia Fuenteovejuna (Muñiz) lanarekin hasiko du, eta Un ballo in maschera (Verdi), Der Zwerg (Zemlinsky) eta Tannhäuser (Wagner/Halffter) izenburuekin jarraituko du.
Intermezzoko Tenerifeko taldeak irailean hasiko ditu aurrez aurreko entseguak, tokiko kudeaketa-talde batekin batera eta Astigarragako bulego nagusiko ekoizpen eta administrazio taldearekin elkarlanean.
Tenerifeko Operak
Intermezzoren esperientzia nabarmendu du
Tenerifeko Operak Intermezzoren esperientzia nabarmendu du bere proposamenaren indarguneetako bat bezala. Musika koral liriko profesionalean 18 urteko ibilbidearekin, 2009tik Madrilgo Errege Antzokiko abesbatza titularra kudeatzen du, urtez urte kritika bikainak jasoz bai komunikabideen aldetik, bai operaren mundutik. Besteak beste, Opera Awards sari ospetsuetan (lirikaren Oscarrak) munduko opera-abesbatza onenaren izendapena jaso zuen. Duela gutxi, mugarri bat jarri da Madrilgo Errege Antzokian, Intermezzo Abesbatza protagonista izanik: abesbatza baten lehen bisa izan zen, Nabucco obraren estreinaldian, uztailaren 5ean, Va Pensiero ospetsuarekin, eta orain arte egin diren gainerako hainbat emanalditan errepikatu dena.
Horrez gain, 2021az geroztik, enpresak Oviedoko Operaren titularra den Intermezzo Abesbatza ere kudeatzen du