San Inazio egunez, Astigarragako Eragiyok abesbatzak kantu jira egingo du, herriko txokoetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 29a, 00:00
Eragiyok Cant'A Choeur jaialdian.

Etzi eguerdiko 12:30etan hasiko da Eragiyoken kantu jira, Emakumeon Plazatik abiatuta. 

Iazko urtean, elizan abestu zuen Eragiyok abesbatzak organoz lagundutako eliz-musikako eta euskal musikako kontzertua eskainita. Hala ere, aurten beste mota bateko emanaldia eskainiko dute: «musika Astigarragako kaleetara aterako dugu, eta kalejiran arituko gara». Beraz, etzi eguerdiko 12:30etatik aurrera hasiko da musika saioa, Emakumeon Plazatik abiatuta. Ekitaldi honetan, euskal musikako pieza ezagunak joko dituzte ibilbidean zehar, Norberto Almandoz plazatik, Gure Izarra elkartearen atarian amaitu arte: «elkartea omentzeko bere mendeurrena ospatzen den honetan», eta egunak hala eskatuta, San Inazioren Martxa abestuz amaituko dute kantu jira. 

 
Erronkak, uda ostean

Oporraldiaren ostean, irailean, hain zuzen ere, otxoteen jaialdira itzuliko dira, eta handik egun gutxira, Châtel Guyonera abiatu da Eragiyok eta bertan Recontres Internationales de Voix d`Hommesen parte hartuko du, besteak beste.k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!