Eragiyok abesbatzak kale kontzertua, igandean

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 28a, 00:00
Amaiera ederra emango dio Eragiyok abesbatzak, uztailari.

Eguerdiko 12:30etan hasiko dute saioa, Emakumeon plazan.

Gipuzkoako patroiaren eguna, eta Gure Izarraren mendeurrena ospatzeko aitzakia hartuta, Astigarragako Eragiyok abesbatzak herriko hainbat gunetan kontzertua eskainiko du. Emakumeon plazan hasiko dute saioa, eguerdiko 12:30etan, eta aipatu moduan, herriko hainbat txokoetatik pasako dira. 

 

Abuztuari ongi etorria, 
Paulinek eta Juliettek

Uztaila Astigarragako Eragiyok abesbatzak agurtuko du, eta, abuztuak 5ean, Paulinek ta Juliettek hartuko dute lekukoa, abuztuari ongi etorria emateko. Arratsaldeko 20:00etan eskainiko dute kontzertua, Andre Gobadarien parkean. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!