Bukatu dira Astigarragako Santioak, Santa Anako festa jendetsuarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko uzt. 27a, 00:00
Goizetik eguerdira girotu zuten herria, Zubietako joaldunek.

Milaka lagun gerturatu ziren Foru Plazara atzo, Santa Ana eguneko ospakizunaz gozatzera. Egun ederrarekin eman zieten bukaera, aurtengo jaiei.

Modurik onenean agurtu zituzten Santio Jaiak atzo astigartarrek: Santa Anako ospaki­zunen inguruan sekulako jen­detza elkartuta, eta giro paregabean. Egun haundietako itxura berreskuratu zuen Foru Plazak atzo, goizetik iluntzera; eta ikusmin haundia sortu zuten, bertan jo­katu ziren probek. Eguerdiko de­man, Mixiyuaren idi parea na­gusitu zen, ia 52 plazako marka ederrarekin. Eta bigarren mailako Gipuzkoako Aizkolari Txapelketan, azkeneko kolpee­tan nagusitu zitzaion Jesus Ma­ri Mujika, Basozabaleko Jokin Urretabizkaiari. Txapela eta le­henengo mailan aritzeko aukera kendu zizkion horrela.

Festa borobildu zuten Zubietako joaldunek, Xabier eta Joxan trikitilariek, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita bertsolariek, Brun burdingintzako artisauek, Lierni Osa eta Hodei Iruretagoiena harrijasotzaileek, eta nola ez, 13 sagardotegitako sagardoek.

Zezensuzkoarenak izan ziren, Santiotako suaren azkeneko txinpartak; baina ez ziren itzali, Laiotzek denak dantzan jarri zituen arte.

Santiotako argazki guztiak ikusgai, 'kronika.eus'en

Festak bukatuta, bizitakoak oroitzeko ordua iritsi da, eta lan hori errazteko aukera dute, kronika.eus webgunea bisitatzen dutenek. Egun guztietako argazkiak daude ikusgai, bertan.

 

Erlazionatuak

Astigarragako Santioak - Uztailak 26

Kronika - Erredakzioa 2022 uzt 26 Astigarraga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!